1º Challenge Die Design

TRANSLATE

challenge bilaketarekin bat datozen irudiak


Lan munduan aldaketak geroz eta arinago ematen diren garai honetan kokatu behar duzu zeuen burua. Momentu honetan gure inguruko enpresa batek hornitzaile berriak aurkitu nahi ditu. Horretarako pieza mota batzuentzako lan eskaintzak luzatzen ari da sarean…
Momentu honetan estanpazio sektorea lan aukera handiak ematen ari denez, Sozietate Kooperatibo (S. Koop.) bat sortzea pentsatzen ari zarete, trokelen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuko dena, baita hirugarren zerbitzu osagarri bat emango duena ere.
Hainbat gauza dituzue alde: lehena, pieza bat estanpatzeko enkante baterako aukera (enkante hau Manchesterko Rolls Royce plantak egin du, eta beraiekin harremanetan jarriko zarete sarritan); bigarrena, enpresa bat sortzeko aholkularitza duzuela ikastetxean (URRATSBAT); eta hirugarrena, ikastetxeak baliabide guztiak zuen esku uzten dituela (lehenengo urterako behintzat).
Ezin duzue ahaztu diseinuan adituak zaretela, baina mekanizatzeko beste 5 kide berri beharko dituzuela eta zuek bezala, mekanizatuko titulatu berriak izango direla

Pieza hauek fabrikatzeko eta neurtzeko, aurrekontu eskaintzak eskatuz interneten iragarki bat jarri du. Bertan agertu den informazio guztia Moodle plataforman izango duzue.

Eskaintza honeri erantzun bat eman beharra dago, gure enpresa aurrera atera nahi badugu. 

Zuentzako Erronka honek  hiru zati nagusi izango ditu.

  • Eskaera hau aztertu eta aurrekontu bat eskaini behar duzue diseinu egoki batekin batera. (DISEINUA+AURREKONTUA).
      • 1.1  TROKELAREN DISEINUA.
      • 1.2  OINARRI EGOKITZAILEAREN DISEINUA.
      • 1.3 TROKELAREN OSAGAI POLIMERIKO BATEN MOLDEAREN ANALISIA.
               
Kontutan hartzeko datu garrantzitsuak:
      
  • Enpresa bakoitzak aurrekontu koherente, zehatz bat aurkeztu beharko du noski.
  • Trokelaren kanpoko gehienezko neurriak 500x350 mm izan beharko dira.
  • Diseinu onena, merkeena, bideragarriena egiten duen talde-enpresak, trokel hori fabrikatzeko lana bereganatuko du. Hau da, lanaren gaineko kontrola eta irabaziak.
(FABRIKAZIOA+MONTAKETA+AJUSTEAREN KOORDINAZIOA).
  • Dena ez da hemen bukatuko. Horrez gain, Glasgowko Lanbide heziketako irakasle batek eskola honetan egiten lanaren berri heldu zaio nonbait, eta zuen eguneroko lanarekin oso interesatuta dago. Hau dela eta, eskaera hau luzatu digu, blog baten bitartez edo zuen eguneroko lanaren jarraipena egin nahi du. Horretarako zuen lanaren bitakora bat egin beharko duzue ingelesez erronka hasi eta bukatu arte astero blog horretan publikazio bat eginez.
  • EGUNEROKO LANAREN DESKRIBAPENA INGELESEZ. In that respect the blogging process will encourage us  to stop and think deeper about what you are doing . A blog will be  a  platform for connecting with and sharing timely and relevant information with other students and future  employers.
  • Enpresa sortzeko jarraitu duzuen ibilbidearen deskribapena egin beharko duzue.